Alejandro Valero
Fernández , I.E.S. María Guerrero de Collado Villalba
(Madril) eskolan ingeles-irakaslea, eta nire aspaldiko lagun zaharra, eta
herkidea da.
Bere jakinduria eta begiruneari esker osatu ahal izan dut nire Web-aren
zati hau.
Euskarazko bertsio hau Joanba Bergararen, Natxo Guillenen eta Jon Imanol
Iturriotzen laguntzari esker egin da
http://www.habe.org. Aula
Tecnológica Siglo XXI delakoan WebQuest-ei buruz makina bat gauza
ikasi ostean, orain gure txanda da, ea era erraz batean geuk ere bat sortzen
dugun.
Edozeinek, --nahikoa du nabigatzailea erabiltzen jakin, eta Internet abian
izan-- sor dezake hemen on-line Web orri itxurako bere WebQuest-a.
BERRIKUNTZA HANDIA
du generadorearen azken bertsioak, hobea baita, batez ere
inolako zailtasunik gabe oso era arruntean gordetzen direlako sortutako
jarduerak edozein nabigatzailetan.
Honatx adibide gisara, generadorearekin sortutako hainbat WebQuest::
Sortutako web orria gordetze aldera hobe duzu zure disko gogorrean karpeta bat ireki; aurretik karpeta horretan gorde zuk web orrian izan nahi dituzun irudiak, *.gif motako artxiboak (animazioa sar daiteke) eta *.jpg erakoak..
GIF (Graphics Interchange
Format) formatoa 256 koloretako irudiekin erabiltzen da. Horregatik, egokiagoa
da ikono eta marrazkientzat. Irudiak kalitatea ez galtzeko moduan konprimitzen
dira, eta deskonprimitzean badirudi irudi horiek originalak direla, konprimitu
gabeak.
JPG(edo
.jpeg, Joint Photographics Experts Group) konprimitze-formatoa egokia da 16.7
millioi koloreetako argazkientzat. Artxiboa formato honetan gordetzean
konprimitze-maila erregulatu egin daiteke. Beraz, zenbat eta gutxiago konprimitu
orduan eta kalitate hobea izango du argazkiak. Esate baterako: 800x600ko
argazki batek gutxi gorabehera
1.400 Kb hartzen ditu BMP formatoan, eta JPG-n 75 Kb hortxe-hortxe.
Windows Nire PC-tik
abiatuta sor dezakezu karpeta, eta , esaterako, honela deitu: Nire_WebQuest-a.
Horretarako sakatu Archivo/Nuevo/Carpeta:
![]() |
Azalduko zaizu:
![]() |
Hurrena saguarekin aukeratu,
gero sakatu Archivo>Cambiar nombre
eta jarri adibidez
Nire_WebQuest-a, edota gehien gustatzen zaizun izena.
Zure
WebQuest-a sortzeko 3 urrats besterik ez dira beharrezko:
hementxe
dituzu argibideak xehe-xehe; baina hain erraza baita, agian didaktikoagoa da zu
zeu saia zaitezen, eta zalantzarik izanez gero, lehen begiratu baten ondotik
argibideetara itzultzea.
|
Testua beste dokumentu elektroniko batean balego, "Kopiatu" eta "Itsasi" egin daiteke.
Hurrengo menu zabalgarrian iturri erabilienen zerrenda mardula duzu.
Egizu kontu bisitari baten nabigatzaileak web gune batetik orri bat deskargatzen duenean, ezin izango dituela ikusi bere sisteman ezarriak dauden iturriak besterik . Eta zer gertatzen da orri baten iturria bisitariaren sisteman ez badago? Orria bistaratzen da, baina nabigatzaileak aurretik zehaztua edo predeterminatua duen iturriarekin (ohikoenak, Windows-en, Times New Roman, Arial eta Courier New. Eta Mac sistema operatiboan Times, Helvetica eta Courier ). Beraz, zure web orrietan, erabil itzazu bisitarien sisteman ohikoenak izan litezkeen iturriak..
Horma bat pintatzen edo papera jartzen zaion bezalaxe, "paperaren" funtzio bera egin dezake irudi batek orri batean. Normalean Esploratzaile batek mosaiko bat egiten du irudi batekin, gibelaldea erabat betez, eta horrela ez dago irudi handi bat baliatu beharrik. Zer esanik ez, zenbat eta irudi txikiagoa izan, esploratzailean orduan eta bizkorrago burutuko da deskargatze-lana. Abiadak beti ajola du, ez baduzu nahi behintzat bisitariak zure orritik beste batera jauzi egitea, zeurea deskargatzen denbora larregi ematen duelako. Ez jarri edozein irudi atzean. Galaxietako gerraontzi baten grabatua jartzen baduzu, xehetasun guztiekin, gaina hartuko dio pantailari, jan egingo du, eta horrez gain, irakurtezin bihurtuko du zure orria. Gibeleko, atzeko, irudirik eraginkorrenak txikiak izaten dira, textura dutenak, behin eta berriz elkarren segidan jar daitezkeenak gibelalde guztia era atseginean oso-osorik betez, aurrean dagoena jan gabe.
Orriaren gibelerako desio duzun artxibo-grafikoaren izena
jarri behar duzu, atzean irudi hori azaltzea nahi baduzu. Adibidez,
lineafondo.gif
Textura
atalean:
artxibo-izen hori aldez aurretik Nire_WebQuest-a karpetan
ezarri behar duzu.
Honatx adibide bat:: Nire_WebQuest-a
karpetan behatzak.gif irudia jartzen dugu, eta Irudia
atalean ere
behatzak.gif.
Aukeratutako
hurrenkera Erdia bada, berriz, honela:
Eta hurrenkera Esk. bada, honela:
Adibidez, demagun ataza hau:
Lau ikastalditan Interneten nabigatuko duzue (institutuan eta etxean).
Web orriko informazioa baliatuz:.
Gure azken orria horrela azaltzeko, honako hau idaztziko dugu "ataza" testu-eremuan:
Generadorean hauxe
ikusiko dugu:
Horretarako "Esteka gehiago" atalean jarri hauxe:
Esteka bat erantsi nahi dugun orotan Esteka sakatu, eta hauxe azalduko zaigu:
eta "Deskripzioa" dioen horretan, esaterako, "Arte Moderno Museoa (MOMA).Nueva York:" idatziko dugu eta "esteka" dioen tokian www.moma.org
Aurre-ezarritako inprimatzeko moduekin honela ateratzen da orria:
Azkenik SORTU WEBQUESTA sakatu, eta horrela nabigatzailearen leihoan bertan ikusiko duzu zeure lanaren emaitza.
Horrela gordetako orria edozein nabigatzailetan bistaratzen da, eta edozein programarekin editatu ahal da (FrontPage Express, Dreamweaver, Composer...)
Mesedetxo bat: zure iritzia jakin nahi dugu. "1,2,3 zure WebQuest-a" erabili baduzu, bete hurrengo inkesta: |